8.170
EURO ASPANOGIRENTZAT
Martxoaren 16an jokatu zen VI. Goierri Rallyesprintak 8.170,33 euro utzi ditu etekinetan. Aurrez esan bezala, Ikullu Racing talde antolatzaileak Aspanogi elkarteari emango dio irabazien kopuru osoa. Ekitaldia gaur 18:30ean egingo dute, Lazkaoko udaletxean. Minbizia duten haurrei eta haien familiei laguntzeko lanean ari da Aspanogi.













