'Ttap' aldizkari digitalaz ariko dira gaur Bixi-Bixin
SEGURA // Segura Irratiko Bixi-Bixi irratsaioan, gaur, 12:05etik aurrera, Ttap euskarazko lehen aldizkari digitalaz ariko dira Monika Belastegirekin. Iñaki Muruak bestalde, hil berria den Patxi Iraola zaldibiar bertsolaria izango du hizpide. Eneko Bidegain, Booktegiko Aritz Branton eta Herri Urratseko Ihintza Bidart ere izango dituzte gaur gonbidatu.