Judith Otegi izango da EAJren zerrendaburua udal hauteskundeetan Itsasondon
Herriaren garapena bultzatzea izango du helburu EAJk Itsasondon. Judith Otegi zerrendaburu dutela, Itsasondo indartu eta herria dagokion lekura eramatea izango da taldearen helburua. Otegirekin batera ondorengoek osatuko dute udal hauteskundeetarako hautagaitza zerrenda: Imanol Lasa, Juan Ignacio Aranburu, Alaitz Arranz, Silvia Perez, Antonio Jarit eta Xabier Insausti