Legazpiko kiroldegiko aurrealdean horma irudia margotuko dute
Margoketa lanak asteburuan egingo dituzte eta nekazaritza eremuari keinua egingo diote marrazkietan
Bihar hasita eta igande gauera arte legazpiar talde batek herri kiroletako irudiak margotuko ditu Bikuña kiroldegiko aurrealdean. Nekazaritza kulturari keinu egin nahi diote bailarako udalek, Uggasa garapen agentziak eta Ikertze elkarteak hauspotu dute proiektua.
Arantxa Orbegozo margolariak zuzenduko ditu lanak. Interesa duen edonork parte hartzeko aukera izango du.