Migue de la Rosa trobadore kubatarrak hiru saio egingo ditu asteburuan Goierrin
Euskal Herrian barrena egiten den biraren barruan, Migue De la Rosa trobadore kubatarrak hiru kontzertu egingo ditu egunotan Goierrin. Kubako troba garaikidearen ikurretako bat da De la Rosa. Gaur iluntzean, Ordizian ariko da, bihar Ataunen, eta etzi berriz, Legorretan. Hauek dira datozen egunetarako lotuta dituen hitzorduak:
- Gaur, osteguna: 19:00etan, Ordiziako D’elikatuz zentroan.
- Bihar, ostirala: 22:15ean, Ataungo Troskaeta tabernan.
- Etzi, larunbata: 19:00etan, Legorretako plazan.