PSE-EEk hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu Ordizian
Ordiziako Talde Sozialistak hautaskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Zerrendaburua Iñaki Dubreuil izango da eta harekin batera 17 gizon eta emakume aurkeztu dira. «Pertsona hauek ordiziarrekiko alderdi sozialistak dituen balioak eta konpromisoa ordezkatzen dituzte», nabarmendu du Dubreuilek. «Konpromisoa, esperientzia, dedikazioa eta ilusioa» eskainiko dituzte.