Ampo Ordizia finaletik pauso batera gelditu da
Ampo Ordiziak 39-26 galdu du final erdietako kanporaketa Valladoliden, El Salvador indartsuaren aurka. Itxura ona eman dute ordiziarrek, eta estu hartu dute etxeko taldea.

Ampo Ordiziak ezin izan du beste final bat jokatzeko ametsa bete. El Salvador liga erregularreko irabazlearen kontra jokatu dute gaur final erdietako kanporaketa, eta Valladolideko taldea sailkatu da, 39-26 irabazita. Ordiziarrek joko sendoa erakutsi dute, eta estu hartu dute etxeko taldea. Atsedenaldira 15-16 Ampokoak aurretik zirela joan dira, eta hamar minuturen faltan 29-26koa zen aldea, etxekoen alde. Azken minutuetan bi entsegu egin dituzte ordea etxekoek, eta hor gelditu da partida erabakita.
Jokalariek zaleen babesa eskertzeko zabaldu duten bideoa: