Erdi Aroko borrokak irudikatu dituzte Ordizian
Erdi Aroko Azoka egiten ari dira Ordizian. Aurten egitarau zabalagoa eta ikuskizun gehiago ekarri dituzte. Biharko ere egitarau betea antolatu dute.
Berrituta eta egitarau betearekin etorri da Ordiziako Erdi Aroko 24. Azoka. Kaleak postuz eta ikuskizunez bete dira gaur, eta bihar ere izango da zerekin gozatua Ordizian. Aurten, ohiko artisau postuez gain, erdi aroko armek eta borrokek tarte berezia izango dute azokan. Gaur eguerdian, esaterako, katapultak probatu eta ezpatadunen borroka erakustaldia izan dituzte. Euri tantaren bat egin badu ere, eguraldi ona izan da nagusi egun osoan zehar, eta jende ugari bildu da herriguneko kaleetan.
Biharko ere egun osoko egitaraua antolatu dute. Besteak beste, kalejira, hegazti harrapariak, magia eta antzerki ikuskizunak, katapulta jaurtiketak eta zaldunen arteko borrokak izango dituzte:
- 11:00. Kalejira. Juglareek, malabaristek, dantzariek eta hainbat pertsonaia xelebrek azoka-egun berri bat iragarriko dute.
- 12:00. Commedia dell’arte: Juglarearen jaiotza, plaza nagusian.
- 12:30. Zaldunen arteko borrokak eta arma-erakusketa, Zabala jauregiaren aurrean.
- 13:00. Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.
- 14:00. Antzerki ibiltaria. Zirujau bizargina azokako kaleetan barrena ibiliko da, eta gaixoak ‘sendatu’ eta mirarizko edabeak salduko ditu.
- 14:30. Katapulta jaurdiketen erakustaldia eta bisita gidatua setio-makinen erakusketara, zuhaiztian.
- 17:00. Kalejira. Pertsonaia bitsiak, erdi aroko musika, malabarrak eta dantza parte-hartzailea.
- 17:30. Commedia dell’arte: Itsasoko drama, plaza nagusian.
- 18:00. Hegazti harraparien hegaldi-erakusketa eta ingurumen-heziketako gela.
- 19:00. Zaldunen arteko borrokak, Zabala jauregiaren aurrean.
- 19:30. Bisita gidatua tortura-tresnen erakusketara, Lekuona plazan.
- 20:00. Kalejira: Antzinako izakiek Basoko jauna suzko ikuskizuna eskainiko dute. Bufoien ikuskizuna, musika, dantza, magia, suzko malabarrak eta borrokak suzko ezpatekin, azokari amaiera emateko.