Aratz Otaegi ordiziarrak Josetxo Ezkurraren oromenezkoa irabazi du
Ordiziako Txapagain pilota taldeko Aratz Otaegi txapeldun izan da lau t’erdian infantil mailan, 29. Josetxo Ezkurra Memorialean, Donezteben. Pasa den larunbatean jokatu zuen finala Erreka taldeko Beñat Apezetxearen aurka eta 18-11 izan zen emaitza.