Gaintzako Herri Eguna, goxo eta alai
Gaintzarrek festa herrikoi eta bateratzaile dotorea ospatu zuten, larunbatean: Herri Eguna. Giro aparta izan zen, eguraldiaren guztiz kontrakoa, eta oso ondo joan zen festa, egun osoan. 80 bat lagunek bazkaldu zuten, frontoian. Andoni Ollokiegi musikariak saio hunkigarria eta dibertigarria egin zuen; oso gertuko azaldu zen denekin irudian. Txapela botatzen gehienek parte hartu zuten. Maddi Pellusek umeetan eta Imanol Iturriotzek helduetan jaurti zuten urrutien. Haur guztiek jaso zuten saria. Batukaleroak Itsasondoko batukada taldeak ere giro ederra jarri zuen. Oteñen joaldia egin, eta autobusean joan ziren denak plazara. Poteoa egin zuten han. Zunba saioan ere ikasle eta herritar ugari aritu ziren.













