Bost herriren arteko txapelketan 83 pilotari gazte aritu dira
Aizkorpeko Bost herriren arteko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Zerainen. Bost mailatatik lautan Idiazabalgo pilotariak izan dira garaile.
Aizkorpe bailarako XIV. Bost Herriarteko Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan, Zeraingo pilotalekuan. Txapelketan guztira 83 pilotari gaztetxo aritu dira lehian, otsailean hasita, astero partidak jokatuz.
Joan den ostiralean Zerainen elkartu ziren guztiak, finaleko partidak jokatzeko. Idiazabalgo taldeak izan dira nagusi bost mailatatik lautan, eta Zegamakoak bestean. Bukaeran, sariak banatu, taldeko argazkia atera eta merienda egin zuten.
XIV. Bost Herriarteko Txapelketa: Finalak
Aurrebenjaminak:
- Hodei Lizaso (Izal 4) 8 – 4 Josu Mendizabal (Izal 3)
- Anartz Arriaran (Izal 4) 8 – 7 Oinatz Alberdi (Izal 3)
Benjaminak (1. urtekoak):
- Unai Carrillo (Izal 1) 8 – 4 Nor Eddine (Zegama 2)
- Amets Ojanguren (Izal 1) 8 – 6 Eneko Ormazabal (Zegama 2)
Benjaminak (2. urtekoak):
- Adei Izeta (Zegama) 8 – 1 Luken Goiburu (Segura 2)
- Jurgi Landa (Zegama) 8 – 3 Mikel Ezkerra (Segura 2)
Alebinak (1. urtekoak):
- Ekhi Goiburu (Izal 5) 8 – 5 Iraultza Ulazia (Segura 3)
- Aratz Galparsoso (izal 5) 8 – 7 Aratz Berasategi (Segura 3)
Alebinak (2. urtekoak):
- Manex Kerexeta (Izal 1) 8 – 4 Markel Imaz (Izal 2)
- Aritz Mintegi (Izal 1) 8 – 5 Ugutz Lasa (Izal 2)