EH Bilduk 225 bozkekin irabazi ditu hauteskundeak Itsasondon
Iñaki Aizpuru izango da Itsasondoko alkate berria.

EH Bildu izan da zerrendarik bozkatuena itsasondoarren artean, 225 bozkarekin. Bigarren EAJ izan da 87 bozkarekin eta PSE-EEk berriz 7 bozka jaso ditu. Hurrengo legealdian beraz eserlekuen banaketa aurreko legealdian bezala izango da. EH Bilduk bost zinegotzia izango ditu eta EAJk bi.