EH Bilduk aurrekoan baino bozka gehiago jasota irabazi du Legorretan
Zelai Amebarro izango da Legorretako alkate. EH Bilduk 452 bozka, EAJk 334 eta PSE-EEk 25 bozka jaso dituzte
Zelai Amenabarro buru den zerrenda izan da beste behin ere legorretarrek udal hauteskundeetan aukeratu dutena, 452 bozka jaso baititu EH Bilduk. Bigarren alderdirik bozkatuena, EAJ izan da 334 bozkarekin. PSE-EEk 25 jaso ditu. Beraz orain arte bezala osatuko da Udala. EH Bilduk 5 eserleku eta EAJk 4 izango ditu. Parte hartzeari dagokionez %77,74ak eman du bozka.
Bigarren aldiz jarraian Amenabarro izango da Legorretako alkate, 2015. urteko udal hauteskundeetako emaitzak hobetu ondoren. 2015ean 367 bozka jaso zituen EH Bilduk, 351 EAJk eta 20 PSE-EEK.
Emaitzak jaso bezain pronto, poz handiarekin agertu da Amenabarro: «Herritarren bozkak, lanean jarraitzeko indarra ematen digu». Orain arteko lanari «babesa» eman diote herritarrek.