Liher, Nogen eta Bad Sound System, Beasaingo jaietan
Beasaingo festetan kontzertu sorta izango da aurten. Bideluze plazakoez gain, txosnetan ere musika aukera zabala izango da. Kuadrillen Egunean, Joselu Anaiak ariko da.
Badatoz Beasaingo Loinatz jaiak, eta aurten ere, musika eskaintza zabala ekarriko dute. Bideluze plazako kontzertuen artean, Liher, Marlik, Nogen eta Bad Sound System ariko dira, besteak beste. Kuadrillen Egunean, Joselu Anaiak taldeak hartuko du garai batean Eganek betetzen zuen lekua.
Txosnetan ere kontzertu sorta antolatu dute datozen egunetarako; Alerta Gorria, Nafarroa 1512, Bake Faltsua, Hell Riders eta Karea taldeak ariko dira. Erromeria girorik ere ez da faltako, Muxutruk eta Kontuz Erromeriya taldeekin. DJ Bullek, AZR eta Javi Bujeda DJek eta Stereotipek osatuko dute eskaintza.
Hauek izango dira Beasaingo festetako kontzertu eta emanaldi nagusiak:
Maiatzak 30, osteguna:
- 20:30. Ane eta Malen, eta Talka taldea. Txosnagunean.
Maiatzak 31, ostirala
- 23:00. Muxutruk eta Liher, Bideluze plazan
- 23:00. Kontzertuak txosnetan: Alerta Gorria, Nafarroa 1512, The Bobby’s eta Azken Sustraiak.
Ekainak 1, larunbata:
- 23:00. Marlik eta Nogen, Bideluze plazan.
- 23:00. Kontzertuak txosnetan: Bake Faltsua, Hell Riders eta Ziribulio Sound.
Ekainak 2, igandea:
- 20:00 eta 23:00. Kale animazioa: Rockalean, Igartza multzotik abiatuta.
Ekainak 3, astelehena (kuadrillen eguna):
- 19:00 eta 23:00. Joselu Anaiak
- 22:30. Kontuz Erromeriya eta DJ Bull.
Ekainak 7, ostirala:
- 19:30. Kantujira, Kuxkuxtu txarangarekin.
- 20:00. Korrekintus, R ke R elektrotxarangarekin.
- 23:00. Txamukos mariatxiak. Ondoren AZR eta Javi Bujeda DJak, Bideluze plazan.
- 23:00. Karea taldea. Ondoren erromeria, Muxutruk taldearekin, txosnagunean.
Ekainak 8, larunbara:
- 23:00. Pho-Bo eta Bad Sound System, Bideluze plazan.
- 23:00. Kontzertuak txosnetan: Guri5 eta Stereotipe.