Zegama Lantzenek EH Bildurekiko zuen aldea handitu du
Zegama Lantzenek 77 botoko aldea atera dio EH Bilduri. Bost eta lau zinegotzi izango dituzte, orain arte bezala.
Zegama Lantzen taldeak jarraituko du Zegamako Udalean, 474 boto jasota, botoen %53,74a. Duela lau urte 442 boto lortu zituzten. Zegama Lantzenek bost zinegotzi izango ditu, orain arte bezala. Joseba Izagirre berriro alkate izango da, beraz. Emaitzekin «pozik» agertu da.
Gainontzeko lau zinegotziak EH Bildurenak izango dira. 397 boto jaso ditu koalizioak. PSE-EEk lau boto jaso ditu eta ez du zinegotzirik lortu. Beraz, zinegotzi banaketa orain arteko berbera izango da: bost Zegama Lantzenek eta lau EH Bilduk.
Parte hartzea %79,84koa izan da, duela lau urte baino %5 altuagoa. 1.119 lagun zeuden deituta botoa ematera eta 894 lagunek eman dute botoa. duela lau urte baino 23 gehiagok. Abstentzioa %20,10ekoa izan da. 225 zegamar izan dira botoa eman ez dutenak.