Bost herri, 14. txapelketa eta 83 pilotari
Beste urtebetez, eta badira jada 14 ekitaldi, Goierriko Bost Herriren Arteko Pilota Txapelketa jokatu da. Idiazabal, Segura, Zegama, Zerain eta Mutiloako 83 neska-mutiko aritu dira. Otsailaren 27an ekin zieten partidei, eta azkeneko jardunaldia, finalena, ostiralean izan zuten Zerainen. Bost adin-mailatatik lautan Idiazabalgo pilotariak izan dira txapeldun, eta beste batean Zegamakoak.













