Herriko bide guztiak zerrendatuko ditu Gabiriako Udalak
GABIRIA // Udalerrian dauden errepide, bide eta herribideen inbentarioa osatuko du udalak, lehengo astean bando bidez jakinarazi zuenez. Oraingoen eta historian zehar izan direnen berri jasoko dute. Etxerik etxe ibiliko dira teknikariak informazioa herritarrei galdetzen. Bestetik, udalak zenbait bide zati berritu ditu maiatzean: Gorostartzu-Gaztañaga, meategietako bidea eta Irubide pareko sarbidea.













