Igartzabal osaba-ilobak, Aizalekun kantuan
Euxebio eta Aratz Igartzabal bertsolari gabiriarrak familia berekoak dira, eta elkarrekin kantatu dute asteburuan, Aizalekuko festan.
Aztiriko bizilagunek antolatuta, Aizalekuko festa egin dute igandean, laugarren urtez jarraian. Gabiria eta Legazpiren arteko mugan dago Aizaleku, eta bi herrietako agintariei harrera egin diete aurrena; txistulariak eta dantzariak izan dira ondoren, eta baita trikitilariak ere. Bertsolariak ere ezin falta, eta aurten familia berekoak ekarri dituzte gainera, Euxebio eta Aratz Igartzabal osaba-ilobak aritu baitira kantuan. Hemen Legazpiko Udalak zabaldutako bideoa: