Ordizia Igeriketa Taldekoak bikain Gipuzkoako Openean
Ordiziako Igeriketa Taldekoek "txapelketa bikaina" egin dute asteburuan, Gipuzkoako Open Sarian. Matek eta Garciak Euskadiko eta estatu mailako txapelketetarako minimoak lortu dituzte.
Ordiziako Igeriketa Taldea gustura itzuli da asteburuan Gipuzkoako III. Open Sarian egindako lanarekin. Guztira 9 finaletara sailkatzea lortu dute, eta baita goizeko saioetan egindako denborak ontzea ere.
Dorleta Garciak 50L frogan 29.57ko denbora egin du, Espainiako Txapelketarako gutxieneko denbora lortuz. Beste horrenbeste egin du Endika Matek, 200 metroko estiloen frogan Euskadiko Txapelketarako gutxienekoa lortu baitu; gainera, parte hartu duen 4 kategorietatik hirutan lortu du finalerako txartela.
Garazi Lorenzo Ordizia Igeriketa Taldeko entrenatzaileak “txapelketa bikaina” egin dutela azaldu du. “Orain hilabete gehiago lanean jarraitu beharko dute denboraldiari amaiera izugarria eman ahal izateko”.