Raul Lopez nafarrak irabazi du Idiazabalgo Txirrindulari Sari Nagusia
Ampo taldeko Enekoitz Azparren izan da bigarren, segundutik beherako aldearekin. 104 txirrindularik parte hartu dute. Taldeka, Ulma irabazle.
Idiazabalgo II. Txirrindulari Sari Nagusia jokatu dute asteburuan, jubenil mailan. Fundación Lintxu talde nafarreko Raul Lopez izan da sariketa osatzen duten bi proben artean denborarik onena egin duena. Podiumak Ampo-Ikolan taldeko Enekoitz Azparrenek eta Igor Arrietak (Inter Sport Irabia) osatu dute. Aipatzekoa da, Lopezen eta Azparrenen artean 390 ehuneneko aldea besterik ez dela izan.
Idiazabalgo Sari Nagusia bi probatan dago banatuta. Aurrenekoa, errepideko 48,5 kilometroko lasterketa da; 104 txirrindularik parte hartu dute, eta helmugan azkarrena, Azparren izan da. Beste proba berriz, 4,5 kilometroko erlojupekoa da; bertan, Arrietak egin du denborarik onena. Mendiko saria Azparren astigartarrak jaso du, Sprint bereziena Erik Arroiabek, eta taldekako saria Ulmak.