Haurrentzako jolasak, igandean Agiña auzoan
ZUMARRAGA // Lepaka haur eta guraso elkarteak haur jolasak antolatu ditu igande honetarako, Agiñan. 11:00etatik aurrera, musika instrumentuak, margotzeko txokoak, haurren motorren lasterketa… egongo dira. Gainera, bazkalordurako paella erraldoi bat prestatuko dute, gerturatzen direnen artean saltzeko. Eta elkartea zabalik egongo da. Motortxoak eta aldatzeko arropa eramatea aholkatu dute.













