'Pizarreria Sarasola 1873-1971' liburua aurkeztuko dute Itsasondon
Ainara Martinez Matiak Pizarreria Sarasola 1873-1971 liburua idatzi eta gaur aurkeztuko du Itsasondon. 2017an argitarau zen liburua azkeneko urteetan meategien inguruan egindako lanketaren harira,eta aurkezpen ekitaldiagaur egingo dute udaletxeko ekitaldi aretoan, 18:00etatik aurrera. Herritarrak eta gaia gustuko duen edonorentzat irekia izango da aurkezpena. Idazleaz gain, Sarasola familiakoak ere han izango dira.
Liburuak Sarasola arbel lantegia sortu zeneko Itsasondora gerturatzen du irakurlea. Ia mende batez egon zen zabalik, 1873tik 1971ra, eta Itsasondon bakarrik ez, Gipuzkoa mailan ere garrantzia handia izan zuen lantegia izan zen. Martinezek, Sarasola familiaren lantegiaren inguruko testuingurua eta bestelakoak bildu ditu.













