Ane Mintegik agur esan dio Roland Garros txapelketari
Hiru kanporaketa gainditu eta gero, final zortzirenetan utzi du txapelketa, Caijsa Wilda Hennemann suediarraren aurka galdu eta gero.
Ane Mintegi tenislari idiazabaldar gazteak agur esan behar izan dio Roland Garroseko ametsari. Hiru kanporaketa gainditu eta gero, final zortzirenetaraino iritsi zen Mintegi. Atzo, ostegunez, jokatu zuen zortzirenetako partida Caijsa Wilda Hennemann suediarraren aurka. Idiazabaldarrak ederki hasi zuen partida baina gainbeheran etorri zen gero. Lehendabiziko seta irabazi (1-6) bazuen ere, hurrengo bietan suediarra izan zen nagusi (7-5 eta 6-2).