Ertzak taldeak zabaldu du Musikale zikloa
Musikale kaleko kontzertuen zikloa hasi dute Ormaiztegin. Oihane Vicente zumarragarraren Ertzak taldeak egin du estreineko emanaldia.
Ormaiztegiko Ekain Kulturalaren barruan, Musikale zikloa hasi zuten atzo iluntzean, Ertzak taldeak Muxika plazako karpan eman zuen kontzertuarekin. Bergaran sortutako taldea da, baina bertan aritzen da Oihane Vicente kantari zumarragarra. 2018an argitaratu zuten Gaur, sei abesti jasotzen dituen autoekoitzitako diskoa. Abesti horiek eta bertsioren bat edo beste jo zituzten Ormaiztegiko emanaldian.
Bideoa: Gotzon Aranburu
Musikale zikloak ekainaren 13an jarraituko du, Karea taldearekin. Muxika plazako karpan ariko dira zuzenean, 20:00etatik aurrera. Hilaren 20an berriz, Ormaiztegiko Dantza Modernoko ikasleek ikuskizuna egingo dute, 18:30ean, toki berean.