Zaldibiar bat Euspot sarietan
Euspot euskarazko iragarkien lehiaketan inoiz baino parte hartze handiagoa izan da. Ikasleen atalean, Mari Garcia zaldibiarraren taldea izan da saritua, 'Piztu Bizitza' lanarekin.
Euspot euskarazko ikus-entzunezko spot lehiaketak baditu saridunak. Aurten 98 lan jaso dituzte guztira, inoizko kopururik handiena. Aurten, Jarduera fisikoaren onurak. Piztu eta bizi! izan da jorratu beharreko gaia, eta parte-hartzaileek, 20-30 segundu arteko lanak egin behar izan dituzte.
Sari nagusia Bilbora joan da; Jabi Jubera eta Irati Agirreazkuenaga izan dira sarituak, Gorpuntza ON, buruari ON lanarekin.
Ikasleen sariari dagokionean, Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek egindako Piztu Bizitza lana izan da saria jaso duena. Talde horretan dago Mari Garcia zaldibiarra, bideoaren protagonista ere badena: