Antonio Aragonek irabazi du 'Beasaingo Hiria' lehiaketa
Antonio Aragonek irabazi du aurtengo ‘Beasaingo Hiria’ lehiaketa, ‘Boulmingou’ lanarekin. Bigarren saria Antonio Atanasiorentzat izan da, ‘La encinca’ argazkiarekin. Hirugarren saria, azkenik, Oskar Gaskonek lortu du, ‘Comunidad de vecinos’ lanarekin. Igartza saria, bestalde, Juan Jose Lopezek eskuratu du. Igartzan egin dute sari banaketa eta erakusketa 12:00etan, eta ondoren mokadutxoa jan dute.
– Sailkapena:
Lehenengo saria: Antonio Aragon, ‘Boulmingou’
Bigarren saria: Antonio Atanasio, ‘La encinca’
Hirugarren saria: Oskar Gaskon, ‘Comunidad de vecinos’
Igartza saria: Juan Jose Lopez, ‘Dunas’
Herriko argazkirik onenaren saria: Asier Garagarza, ‘La seta’
Ohorezko aipamenak: Jordi Ventura, ‘Varanasi’; Santos Moreno, ‘Soccer on the beach’; Francisco Coca, ‘Expectación’; Iñaki Bolumburu, ‘Argiaren bila’.