Buruz buruko txapela, Aramara
Iker Irribarriak 22-20 irabazi du buruz buruko lehiaketako txapela, 2016an bezala, Urrutikoetxearen aurka. Partida estua izan den arren, aramarrak lortu du aurkariari aurrea hartzea.
Iker Irribarriak 22-20 irabazi du buruz buruko txapelketa, Urrutikoetxearen aurka. Irribarriak adierazi du “partida handia” egin duela, eta horretaz gain, bere “ezinegona eta umore txarra” jasan dutenei eskaini die txapela. Irribarriak 2016an irabazi zuen lehenengoz txapela, Urrutikoetxearen aurka orduan ere. Orain, beraz, bigarrena lortu du.
2017an finala galdu zuen Bengoetxearen aurka, eta iaz ez zuen finalera sailkatzerik lortu. Gaurkoan, partida estua izan den arren, lortu du Urrutikoetxeari aurrea hartzea.