Sari berezi eta guzti etorri da Kimetz Elkartearen 25. Kontaketa Lehiaketa
Antonio Tocornal, Maite Arruti eta Leire Mendizabal izan dira hiru sarituak.
Ordiziako Kimetz Elkarteak 25. Kontaketa Lehiaketaren sari banaketa egin du. 127 lan aurkeztu dira, horietako 7 euskaraz eta 120 gazteleraz. Luisa Etxenike, Eli Tolaretxipi eta Felipe Juaristik osatutako epaimahaiak segidako sariak ematea erabaki dute. Gaztelerako atalean Antonio Tocornal-aren (Son Severa-Mallorca) Una pincelada oscura en el cielo lan originalari saria. Euskaraz Maite Arruti Arakistainen (Zarautz) Uste bezain ustel lan originalak irabazi du. Azkenik, lehiaketaren 25. urteurrenagatik sari berezi bat banatu dute. Emakume Ordiziar batentzat izan da, Leire Mendizabal Iturriozentzat Zergatik? izenburua duen kontaketagatik.