Zaldibian zozkatu dute IGO kanpainan bigarren saria
ZALDIBIA // Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainan maiatzean parte hartu duten irakurleen artean, 30 euroko erosketa-bonua zotz egin dute, Zaldibian. Iradi Iraola Telleria zaldibiarrak lortu du, eta liburutan erabili ahalko du saria. Gainontzekoek, deskontu txartelak aste honetan trukatu beharko dituzte.













