Denboraldiari agur esateko festa egin dute
Ordiziako saskibaloi taldeak denboraldi bukaerako festa egin du asteburuan; 150 bat kirolari elkartu dira denera.
Ordiziako saskibaloi taldeak denboraldiari agur esateko festa egin zuen larunbatean. Plaza Nagusian elkartu ziren klubeko kide guztiak, gazteenetatik hasi eta helduetaraino. Guztira 150 bat kirolari elkartu ziren. Denboraldiko lanak amaituta, oporraldia iritsi da eta datorren irailera arte atsedena izango dute, denboraldi berriari indarrez ekiteko.