'Napardeath' filma aurkeztu dute Gaztelekuan, ziklo bat itxiz
Katihotsak taldeak 'Ataun of the death' trilogiako hirugarren eta azken lana aurkeztu du: 'Napardeath'. Lehen lana aurkeztu zuten aurreneko tokietako bat izan zen gaztelekua.
Katihotsak taldeak Napardeath filma aurkeztu du Urretxu-Zumarragako Gaztelekuan, honen 17. urtemugako ekitaldien barruan. Ataun of the death filmarekin hasitako trilogiaren hirugarren eta azken atala da estreinatu berri dutena. Hain zuzen ere, lehendabiziko lana proiektatu zuten leku bakarretako bat Urretxu-Zumarragako Gaztelekua izan zela eta honela “ziklo bat itxi” dutela azaldu dute Jaione Irazu eta Beñat Iturriotz egileek.
Napardeath filmean, aurreko bi lanetan bezala, “historiarekin eta mitoekin jolastu” nahi izan dutela azaldu dute. Aurrekoan karlista zombie-ak eta jeltzale banpiroak aurrez aurre jarri bazituzten, oraingoan ezker abertzalekoek Antso Azkarra berpiztuko dute, momia moduan, eta Zumalakarregik gidatutako karlisten aurka borroka egingo dute.
Trilogiako aurreko bi lanak ikusgai daude GoiBerri-ren multimedia atalean: