Ataunen etzi ospatuko dute Gazte Eguna, festa asteburura zabalduta
Ataungo Torto gazte asanbladak 12. Gazte Eguna larunbaterako jarri du. Egun osoko festa egingo dute. Gosari-solasaldiarekin hasiko dira, 09:30ean, Oargin. Eguerdian poteoa egin, eta bazkaria San Gregorion dute, 14:30ean. Arratsaldean, tribial erraldoian jolastuko dute (17:00) eta herrian zeharreko jirarekin jarraituko dute.
Gauerako, akelarrea (22:00) eta musika kontzertuak (23:00) antolatu dituzte, Artadi elkartean, Humus eta Tooth taldeekin.
Bezperan eta igandean
Gazte Egunaren aurretik eta ondoren ere jarri dute ekitaldirik. Bihar, 17:30ean, Jentilbaratzera igoko dira. Oargin afaldu, eta Venezuelako zain irekiak dokumentala ikusiko dute (21:00). Jaian, garbiketa egin (17:30), eta Ataun of the dead ikusiko dute












