Goierriko bost ustiategik parte hartuko dute Ongi Etorri baserrira! ekimenean
Uztailaren 5ean eta 6an egingo da Enba sindikatuak baserri munduaren eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko sortutako ekimena
Gipuzkoako eta Bizkaiko 36 ustiategik parte hartuko dute aurten Enba sindikatuak antolatutako Ongi etorri baserrira! ekimenaren seigarren edizioan, horietako bost Goierrikoak. Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lana egiteko sortu zuen nekazal sindikatuak ekimen hori 2014. urtean, zortzi baserritako ateak zabalduz. Aurtengoa uztailaren 5ean eta 6an egingo da.
Baserriko jakien jatorria, ukuiluak, baratzeak, landaguneak eta ekoizleak ezagutzeko aukera ematen dute familian edo lagunartean egin daitezkeen bisitaldi horiek. Uztailaren 1a da izena emateko azken eguna, eta saio guztiak doan dira. Izena emateko eta informazio gehiagorako www.ongietorribaserrira.eus webgunera jo daiteke.
Goierriko ustiategiak (uztailak 6)
- Aralar. Inazio Irastorza ‘Katxina’ artzainaren txabolara. Oinez ordu t’erdiko bidea da eta norberak eraman behar du ogitartekoa.
- Ordizia. Arramendi baserria (esne behiak). Haur tailerra
- Urretxu. Aikur baserria (erleak, ezti ekologikoa, propolioa eta museoa)
- Zerain-Idiazabal. Olabide artegia Zerainen (ardiak) eta Ondramuño baserria Idiazabalen (Aranburu gaztandegia)