Lide Erbina Munduko Serieetako jokalari gazte onena hautatu dute
Munduko Serieetan jarraituko du nesken zazpiko selekzioak.
Lide Erbina Ordiziarra munduko errugbi zazpiko serieetako jokalari gazterik onena hautatua izan da. Egin duen denboraldi bikainaren ondoren egindako lan guztiak saria izan du beraz.
Saria, beste lorpen garrantzitsu batekin dator gainera. Munduko Serieetan jarraituko du selekzioak. Garrantzitsua, mailari eutsi diotelako eta horrela taldearen helburuetako bat zena lortu dute. Orain arte erakutsi duten joko onari eginez iritsi dira gainera.
Amaia eta Lide Erbinaren txapelketako multzoen fasean taldeak lortu du salbazioa tadleak. Lehen neurketan, Kanadaren kontra, jokalariek minutu on asko egin zituzten eta 22-19 izan zen emaitza aurkarien alde. Australiaren aurka, ozeaniarrek nagusitasuna erakutsi eta garaipena eskuratu zuten (31-14). Porrotaren ondoren, Irlandari 12-10 irabazi ondoren, final laurdenetarako txartela eskuratu zuten.
Australia izan zuten aurrez aurre berriro fase horretan, 14-15 izan zen emaitza, norgehiagoka oso berdinduaren ondoren.
Finalerdietan, Estatu Batuen aurka 7-24 galdu zuten nahiz eta intentsitatea mantentzen saiatu baina akats gutxiago egin zituzten aurkariek eta horrek markatu zuen partida.
Hirugarren eta laugarren postuen lehian Kanadaren aurka neurtu zituzten indarrak berriro baina 14-19 aurretik amaitu zuten kanadarrek. Hori horrela, laugarren postuan gelditu dira Errugbi Zazpiko neskak Munduko Serieetan.