Makilak aldatu dira eskuz
Goierriko 22 udalbatza osatu dituzte asteburuan, eta horietatik 12tan, alkate berrien esku gelditu da aginte makila; beste hamarretan, berriz, lehendik alkate daudenek jarraituko dute. Udalbatza berrietako zinegotzien %44,1 emakumezkoak dira. Hona hemen Goierriko udalbatza guztien osaketa, herriz herri.
Herritarrek eman zuten haien iritzia maiatzaren 26ko hauteskundeetan, eta hitzordu haren ondotik, udalbatzak osatzeko eguna izan zen larunbatekoa. Goierriko 23 herrietatik 22k osatuta dute dagoeneko udalbatza. Horietatik 12 herritan, alkate berriak izango dituzte; beste 10etan berriz, lehendik daudenek jarraituko dute.
Alderdien arteko indar banaketari dagokionean, EH Bildu eta EAJren artean banatu dituzte udal gobernu gehienak. Eh Bilduk Ataunen, Idiazabalen, Itsasondon, Legorretan, Ordizian, Seguran, Zaldibian eta Zerainenen izango ditu alkatetzak; EAJk, berriz, Beasainen, Lazkaon, Legazpin eta Urretxun. Herri txikietan, oro har, herri plataformak izan dira nagusi.
Bozketa nominal bidez udalbatza aukeratzen duten herrietan ere, larunbatean jakinarazi zituzten, ofizialki, alkate izango direnen izenak. Altzaga (Maite Garmendia), Arama (Luis Garmendia), Ezkio (Tomas Etxaniz), eta Gabiria (Oier Oiarbide) kasua da. Itsasondok (Iñaki Aizpuru) eta eta Zerainek (Amaia Junquera) ere, alkate berriak izango dituzte.
Gizon eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, zinegotzi kargua hartu duten 208 hautetsien hamarretik lau dira oraindik emakumezkoak (%44,1 zehazki). Zazpi herritan dira gehiengoa emakumezkoak, eta Legorreta (%77,77), eta Zaldibia (%66,66) dira emakume gehien dituzten udalbatzak; Aramakoan ez dago emakume bakar bat ere. Emakumezko alkateak, sei dira guztira.
Altzaga
- Alkatea: Maite Garmendia (Altzaga Denok Elkarrekin)
- Zinegotziak: Harritxu Muxika (ADE), Asensio Urretabizkaia (ADE), Iñigo Olano (Artea) eta Mitxel Arizkorreta (Artea).
Arama
- Alkatea: Luis Garmendia (Aramako Herri Batzarra)
- Zinegotziak: Imanol Arangoa (AHB), Ion Barbadillo (AH), Iker Irribarria (AHB) eta Unai Galparsoro (AH).
Ataun
- Alkatea: Martin Aramendi (EH Bildu)
- Zinegotziak: Irati Arratibel, Aitor Sukia, Maider Urdangarin, Naiara Munduate (EH Bildu); Xabier Barandiaran, Kontxi Sukia, Joakin Karmelo Goikoetxea eta Bixente Dorronsoro (EAJ)
Beasain
- Alkatea: Aitor Aldasoro (EAJ)
- Zinegotziak: , Leire Artola, Malu Valles, Xabi Matarranz, Elena Ruiz, Edorta Diaz, Jon Olano, Aitor Ugartemendia, Amets Arrospide, Ainara Aiestaran (EAJ); Nerea Manzisidor, Hasier Agirre, Yoli Hernandez, Maddi Imaz, Mikel Olano (EH Bildu); Eva Alvarez eta Angel Redondo (PSE-EE).
Ezkio
- Alkatea: Tomas Etxaniz (Ezkio Eraikiz)
- Zinegotziak: Joseba Telleria, Mikel Igartua, Maialen Etxeberria, Agurtzane Zubillaga, Luis Mari Torres, Jon Garziandia (Ezkio Eraikiz).
Gabiria
- Alkatea: Oier Oiarbide (Gabiria Hautesle Elkartea)
- Zinegotziak: Leire Urbieta, Eresti Oiarbide, Ainhoa Arratibel, Aratz Igartzabal, Eñaut Igartzabal, Juan Ramon Goikoetxea (GHE).
Gaintza
- Alkatea: Gaizka Balerdi (Gaintzako Herria)
- Zinegotziak: Ignacio Javier Garmendia, Auritz Aurtenetxe, Uxue Irastortza, eta Andoni de Castro (GH).
Idiazabal
- Alkatea: Iñaki Alberdi (EH Bildu)
- Zinegotziak: Aloña Barandiaran, Iñaki Arriaran, Ioana Prados, Aritz Ugarte, Eunate Elio (EH Bildu); Ioritz Imaz, Andoni Gomez, Aitzol Mendizabal, Montse Delgado, Kepa Oiarbide (Izal Bai)
Itsaso
- Hautagaiak: Itsason Gorka Sasieta, Maixabel Olanga, Anttoni Okariz, Kaio Iraeta eta Olatz Iza aukeratu zituzten herritarrek, ekainaren 12an egindako bozketan. Itsasoko Kudeaketa Batzordea, ordea, behin Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia osatutakoan eratuko dute.
Itsasondo
- Alkatea: Iñaki Aizpuru (EH Bildu)
- Zinegotziak: Nagore Etxeberria, Gorka Martinez, Aiora Zurutuza, Maddi Alberdi (EH Bildu); Judith Otegi eta Imanol Lasa (EAJ).
Lazkao
- Alkatea: Kepa Zubiarrain (EAJ)
- Zinegotziak: Amagoia Naldaiz, Aitor Altuna, Eneritz Miranda, Felix Urkola, Benita Goñi, Iñaki Estensoro (EAJ); Joxemai Ormazabal, Aitziber Azurmendi, Josu Sarriegi, Mariaje Insausti, Maialen Amundarain eta Ion Garmendia (EH Bildu).
Legazpi
- Alkatea: Koldobike Olabide (EAJ)
- Zinegotziak: Erik Galvez, Iñigo Imaz, Maite Lonbide, Amaia Zaldua, Javier Iraeta (EAJ); Edurne Gonzalez, Ibon Alzelai, Asun Ugarte, Igor Romaratezabala, Maria Sarasola (EH Bildu); Oskar Valbuena (PSE-EE); eta Alberto Bezunartea (Elkarrekin-Podemos).
Legorreta
- Alkatea: Zelai Amenabarro (EH Bildu)
- Zinegotziak: Iñigo Lasa, Olaia Eskitxabel, Mari Carmen Gaztañaga, Garikoitz Maiz (EH Bildu); Aitziber Meabe, Garbiñe Garmendia, Ainara Amenabarro eta Izaskun Zubeldia (EAJ).
Mutiloa
- Alkatea: Iñaki Ugalde (Mutiloako Herri Kandidatura)
- Zinegotziak: Erkuden Agirre, Asier Agirre, Jule Aranburu, Arantza Oiarbide, Aitor Astobiza eta Iñaki Zabalo (MHK).
Olaberria
- Alkatea: Jokin Garmendia (Olaberriarekin eta Olaberritarrak)
- Zinegotziak: Nerea Castaño, Elixabet Canales, Irene Irastorza, Maider Agirre (OEO); Aitor Urkiola eta Pedro Jose Jauregi (EH Bildu).
Ordizia
- Alkatea: Adur Ezenarro (EH Bildu)
- Zinegotziak: Maitane Alvarez, Jon Ander Caballero, Ainhoa Jimenez, Jesus Mari Lariz, Itsaso Muñoz, Lander Mujika (EH Bildu); Jose Miguel Santamaria, Arantxa Arozena, Joseba Aranburu, Xabier Crespo, Arantxa Fernandez, Eritz Perlines, Bittor Bolinaga (EAJ); Mila Sukia, Juan Ignazio Alonso (Elk. Pod.); eta Iñaki Dubreuil (PSE-EE).
Ormaiztegi
- Alkatea: Jon Enrique (Ormaiztegi Batzen)
- Zinegotziak: Agustin Gilabert, Dunixi Murua, Juan Lobato, Lierni Iurrita, Ione Usabiaga (OB); Asier Etxarri, Garazi Hach Embarek eta Aitor Okariz (EH Bildu).
Segura
- Alkatea: Izarra Urdalleta (EH Bildu)
- Zinegotziak: Ekhi Albisu, Iosune Telleria, Egoitz Apaolaza, Ana Jose Zeberio (EHB), Karmele Arruabarrena, Jose Mari Muñoa, Kruz Redondo, Xabier Olaziregi (EAJ).
Urretxu
- Alkatea: Jon Luqui (EAJ)
- Zinegotziak: Itziar Agirre, igor Zubillaga, Jon Albisua, Maialen Fidalgo, Bittor Perez, Jonpol Agirre (EAJ); Iñaki Etxaniz, Nekane Oruesagasti, Mikel Elgarresta, Igone Nestar (EH Bildu); Nati Nieves eta Jokin Garcia (PSE-EE).
Zaldibia
- Alkatea: Eztitxu Mujika (EH Bildu)
- Zinegotziak: Mikel Luloaga, Unai Beloki, Jone Garmendia, Jon Luloaga, Laida Elizegi (EH Bildu); Garbiñe Mendizabal, Estibaliz Jaka eta Agurtzane Aiestaran (EAJ).
Zegama
- Alkatea: Joseba Izagirre (Zegama Lantzen)
- Zinegotziak: Izaskun Igoa, Ibon Zabaleta, Iñaki Xabier Albizu, Julian Iraola (Z. Lantzen); Imanol Garmendia, Iosune Azurmendi, Aritz Agirre eta Jose Luis Azurmendi (EH Bildu).
Zerain
- Alkatea: Amaia Junquera (EH Bildu)
- Zinegotziak: Andoitz Apaolaza, Amaia Aramburu, Arantxa Ruiz de Larrinaga (EH Bildu); Aitzol Telleria, Ainara Etxenagusia eta Jokin Intxausti (Zeraingo Herri Kandidatura).
Zumarraga
- Alkatea: Mikel Serrano (PSE-EE)
- Zinegotziak: , Rosa Maiza, J. M. Bermejo, Arantxa Gonzalez, Nerea Errasti, Mari Iglesias, Elena Aliste (PSE-EE); Josu Aztiria, Eñaut Urbizu, Ainhoa Osinalde (EH Bildu); Josu Idigoras, Daniel Jimenez (EAJ) eta Ines Benitez (Elkarrekin-Podemos).