Ataunen Mujika eta Plazaola txapeldun
Gipuzkoako Txapelketa hartu du aurten Ataungo San Martin Txirrindulari Probak. Elitean Patxi Plazaolak atera du txapela; 23 urtez azpikoetan Mikel Mujika legazpiarrak.
Ataungo 55. San Martin Proban izendatu zituzten, larunbatean, Gipuzkoako txirrindulari txapeldunak amateurretako bi mailetan. Elitean, Patxi Plazaolak (Urkia-Amets) atera du txapela, Onditz Urruzmendi eta Koldo Armendariz gero (Telco-Ederlanekoak). 23 urtez azpikoetan, Mikel Mujika legazpiarra (Debabarrena) da Gipuzkoako txapeldun, eta Jon Arakama zegamarra (Goierriko TB-Laboral Kutxa) bigarren. Ataungo proba (125 km), Jefferson Cepeda ekuadortarrak (Caja Rural) irabazi du, 11 laguneko iheslari taldetxoari 46 segundo aterata. Mendiko eta tarteko helmugen sariak ere lortu ditu; taldekakoa, Caja Ruralek.