'Grisak' itzuli dira Orbegozora
‘La linea invisible’ telesailerako grabaketak egiten ari dira egunotan Zumarragan. Gaur, 'grisak' ikusi ahal izan dira.
Bakarren bat ikaratuko zen agian horiek ikusita, garai zaharrak gogoan. Baina lasai, ez dira benetakoak, aktoreak baizik. Izan ere, Movistar katerako telesail bat grabatzen ari dira. ‘La linea invisible’ du izena, eta ETAren sorrera eta lehen urteak jorratuko ditu.
Eskena horietako batzuk Zumarragan errodatzen ari dira egunotan. Gaur, Arcellor lantegiaren atarian auto eta ibilgailu klasiko ugari ikus zitezkeen. Baita polizia ugari ere. Haien mugimenduak grabatu dituzte gaur, irudietan ikus daitekeenez. Produkzioaren ardura duen ekoiztetxeak jakinarazi duenez, 200 figurante baino gehiago ari dira grabaketa horietan parte hartzen.