Antton Fernandezek Edinburgoko jaialdian parte hartuko du
Tio Teronen Semeak taldearekin joango da Eskoziara dantzari urretxuarra, Etxepare institutuaren eskutik antolatutako bidaian.
Antton Fernandezek Edinburgoko jaialdian parte hartuko du, Tio Teronen Semeak dantza taldearekin. Abuztuaren 7tik 10era dantza egingo dute, Eskoziako hiriburuko kaleetan. Edinburgoko jaialdia munduko handienetakoa da.
Bidaia hau Etxepare institutuaren eskutik egingo dute. Etxepareren helburua euskal kultura munduan ezagutzera ematea da eta aurten Eskozia dute jomuga. Urte osoan zehar euskal sortzaileek 20 ekitaldi baino gehiagotan parte hartuko dute.