'Guztiok gara migratzaile' erakusketaren inaugurazioa bihar, Ormaiztegin
Zumalakarregi Museoan irekiko dute eta erakusketaren bitartez amaiera emango diote ikasturtean San Andres eskolako haurrekin ondutako proiektuari
Guztiok gara migratzaile erakusketa zabalduko dute bihar, 17:30ean, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Erakusketak ikasturtean zehar udalerriko San Andres eskolako ikasleekin elkarlanean ondutako lanari amaiera emango dio. Bihar proiektuaren nondik norakoak ezagutzera emango dituzte. Finean, helburua haurrei migrazioari buruzko ezagutza transmititu nahi izan diete. Besteak beste, umeek Ormaiztegi eta inguruetan dauden migratzaileen lekukotzak jaso dituzte.