Lazkaon elkarteko dendariek udako azoka dute bihar
Lazkaon merkatari elkarteak Udako Azoka egingo du bihar plazan, goizez eta arratsaldez.
Lazkaoko merkataritza-eskaintza eta zerbitzu-aukera plazan bertan ikusi ahalko da, bihar, Lazkaon elkarteak antolatu duen udako azokan. Salgaiak erosteko modua ere egongo da. Azoka plazako frontoian jarriko dute, bihar 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 21:00etara.
Lazkaon elkarteko bazkide diren zazpi etxek jarriko dituzte postuak: Amets Bat (moda), Gerriko (liburuak eta diskoak), Koboloi (jostailuak), Manako (moda), Miszelania (mota eta osagarriak), Mikel Optika eta Xanu (moda).
Ikasleak musikarekin eta pintxoekin
Azokaren osagarri, herriko bi ikastetxek lagunduko dute: Lazkao Txiki musika eskolako koruak eta konbo taldeek emanaldia egingo dute (17:30). Erosleen artean bi matrikula zozkatuko dituzte. San Benito ikastolako ikasleek, berriz, pintxoak salduko dituzte, arratsaldean.













