Garagardo azoka egingo dute gaur eta bihar Itsasondon
ITSASONDO // Zortzigarren urtez Garagardo Festa egingo dute Itsasondon. Dozena bat inguru garagardo egongo dira aukeran, mota desberdinetakoak. Gaur arratsaldean ekingo diote eta bihar larunbata ere irekita egongo da, 18:00etatik 00:00etara. Pitxarra 2 euroan eta garagardoa 3,5 euroan egongo dira. Edatekoaz gain, jatekoa ere egongo da eta festa girotzeko musika ere jarriko dute.













