Gaztetxean egun osoko jaia
Urretxu-Zumarragako Gaztelekuak XVIII. urteurrena ospatuko du bihar, egun osoko ekitaldiekin. Arratsaldetik goizaldera arte, kontsertu sorta antolatu dute.
Urretxuko Gaztetxearen XVIII. urteurreneko festa ospatuko dute bihar. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eguerdiko trikipoteoarekin hasita. Arratsaldean Samba Dzangak (17:30) eta Toc (19:30) taldeek joko dute, eta gauean, 22:30ean hasita, Eztanda taldearen –irudian–, eta DJ Jondi eta DJ Benizen txanda izango da.