Azatxo Saskibaloi Topaketako 8.762 euroak Eneritz Martinentzat
Buruan tumorea kentzeko ebakuntzaren ondoren guztiz osatzeko erreabilitazioan dago Martin.
Denboraldiari amaiera eman diote Ordizia Saskibaloi Taldeko Azatxo Saskibaloi Eskolakoek. Horretarako merendola egin zuten eta bide batez Azatxo Topaketan eskuratu ziuten dirua, 8.762 euro, taldeko jokalari den Eneritz Martinei eman diote. Une honetan Martin ez da saskibaloian jokatzen ari, buruan tumorea kendu ziotelako eta harrezkero guztiz osatzeko lan gogorra egiten ari da. Ordiziako saskibaloi taldeak, gaztearen erreabilitazioan lagundu nahi du eta horregatik berari bideratu diote dirua.
Martinen familia, “oso eskertuta” agertu da keinu horrekin, “laguntza garrantzitsua” delako. Une honetan, erreabilitazioa egiten ari da gaztea eta oraindik guztiz osatuta ez badago ere, datorren ikasturtean Diseinu Mekanikoko goi mailako ikasketak egiteko aurrematrikula egin du, besteak beste.













