Txapagaineko pilotariak txapeldun Gipuzkoako Errendimendu Txapelketan
Azpeitiako Ilunpen taldeko bikotearen aurka jokatu zuten finala
Urtzi Otaegi eta Aratz Otaegi agertzen dira Polo entrenatzailearekin Ordiziako Txapagain Pilota Taldeko Aratz Otaegi eta Urtzi Otaegi txapeldun izan dira Gipuzkoako errendimenduko udaberri txapelketan, infantil mailan. Pasa den ostiralean jokatu zuten finala Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Ordiziako pilotari gazteek Ilunpeko (Azpeitia) Labaka-Lizaso bikoteari 18-5 irabazi zieten.













