Mutiloako sagardo dastaketara joango dira zeraindarrak
ZERAIN // Ostiralean, 19:00-etan, hitzordua dute zeraindarrek plazan. Musikak lagunduta, festa giroan, oinez joango dira Mutiloako San Pedro jaietako sagardo dastaketara. Hala ere, oinez joaterik ez dutenek, autobusez joateko aukera izango dute. Markesinan, 19:55ean eta 21:25ean izango da autobusa; itzulerakoa, 22:50ean, 01:05ean, 02:35ean eta 04:05ean.













