Goierriko pilota txapelak banatuta geratu dira
Lazkaon zapatuan bukatu zen haurren Goierriko X. Pilota Txapelketa. Emaitza hauek izan dira: benjamin 1. urtean Eñaut Naldaiz-Xabier Alberdik (Ordizia) 18, Unax Agirreurreta-Ibai Landak (Ataun), 7. 2.urtean, Iñaki Esnaola-Anartz Jaularrek (Lazkao) 18, Iraitz Askarai-Eki Munduatek (Lazkao) 16; eta alebin 1. urtean, Oier Izagirre-Iñigo Alberdik (Ordizia) 18, Oihan Zubiaga-Haritz Etxabek (Bergara) 17.













