Beñat Ibargurenek Bilboko Aste Nagusia Pala Torneoan jokatuko du
26 urteko lazkaotarra lehen aldiz ariko da Innpalarentzat jokatzen, aurrez Donostiako Master Kirol Txartelan ere jokatu zuen profesionalekin.
Aukera paregabea du esku artean Beñat Ibarguren lazkaotarrak. Bera izan da aurtengo Bilboko Aste Nagusia Pala Torneoko berritasun nagusia. Ez du lehen aldia profesionalen artean lazkaotarrak, Donostiako Master Kirol Txartela torneoan ere jokatutakoa baita. Txapelketak abuztuaren 19tik 23ra iraungo du, hau da, astelehenetik ostiralera izango da.
Txapelketa honetan 8 palistak jokatuko dute, 4 bikotetan banaturik. Ibargurenek egungo banakako txapeldunarekin jokatuko du, Xabier Ibargarairekin, hain zuzen. Honakoak izango dira gainerako hiru bikoteak: Gaubeka eta Gordon, Pablo Fusto eta Ibai Perez, eta azkenik, Necol eta Urrutiak osatutako bikotea.
Bi finalerdi eta finala izango ditu torneoak. Lehen finalerdian Ibarguren eta Ibargarai bikoteak Gaubeka-Gordon bikoteari egin beharko diote aurre. Bigarren finalerdian, berriz, Fusto eta Perezek Necol eta Urrutia garaitu beharko dituzte finala jokatzeko. Lehen bi finalaurrekoak astelehenean jokatuko dira; eta finala, berriz, ostiralean.