Lekarozen jokatuko du Ampo Ordizia Rugby taldeak 'Euro Basque Rugby Challenge'-eko lehen partida
Ordiziako Rugby Taldeak Anglet Olympique taldearen aurka jokatuko du lehiaketa honetako lehen partida; Lekarozen izango da Abuztuaren 24ean.
Gaur hasi dira Ordizia Rugby Taldeko jokalariak elkarrekin entrenatzen, taldean; aurrez jokalariak bakarkako lanean aritu dira Asier Pazosen aginduetara. Astebete taldean entrenatu ondoren, hiru eguneko stage-a edo egonaldia egingo du talde ordiziarrak Lekarozen. Egonaldi honetan jokatuko du ‘Euro Basque Rugby Challenge’ lehiaketako lehen partida.
Anglet Olympique taldearen aurka hurrengo larunbatean lehiatuko dira, abuztuak 24, 18:00etan. Honela emango diote hasiera Euskal Herriko rugby taldeek lehiatuko duten txapelketa honi. Angelukoek lehen taldeko jokalariekin eta spoir-ekin jokatuko dute. Txapelketa honetako bigarren partida Aguileran izango da, abuztuaren 30ean, 20:30etan. Bigarren jardunaldi honetan Biarritz Olympiqueko spoir taldea izango dute aurrean.
Partidako sarrera dohain izango da, beraz, aukera paregabea izango da rugby partida on batez gozatu nahi duenarentzat.