Egea laugarren Pikes Peak maratoian
Golden Trail World Series zirkuitoko bosgarren proba jokatu dute Coloradoko (AEB) mendietan. Urretxuarra onenen artean aritu da lehian, eta "sentsazio onak" izan ditu eta gustura agertu da egindako lasterketarekin.
Sufrituta baina gustura. Horrela itzuli da Aritz Egea urretxuarra Coloradoko (AEB) Pikes Peak mendi maratoitik. Rocky Mountainsen 1956tik egiten den lasterketa, Golden Trail World Serieseko bosgarren proba izan da aurten, eta munduko lasterkari onenak bildu dira bertan. Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du proba (3:27:28), eta podiumean, Sage Cadanay eta Marc Lauenstein izan ditu lagun. Egea laugarren sartu da helmugan, 42 kilometroko ibilbidea 3 ordu eta 45 minutuan osatu eta gero. Proban zehar “sentsazio onak” izan dituela azaldu du, eta gustura gelditu da egindako lanarekin.
Emakumezkoetan, Maude Mathys suitzarra izan da onena, marka berria (4:02:45) jarrita, gainera. Yngvild Kaspersen eta Megan Mackenzie izan dira podiuma osatu dutenak.