Lazkaon areto futbol txapelketa antolatu dute, hirugarrena
LAZKAO // Udazkenean hasiko da Lazkaoko III. Areto Futbol Txapelketa. Taldeentzat izena emateko deialdia egin dute antolatzaileek. Abuztuaren 31 izango da apuntatzeko azkeneko eguna, lzkfutbolherrikoia@ gmail.com helbidean. Taldeko kapitainaren eta gainontzeko jokalarien izenak bidali behar dira. Izen-ematea 50 euro da.










